martes, 29 de abril de 2014

Lanketa teorikoan oinarritutako gogoeta

Hezkuntza esparruan berrikuntza emateko beharrezkoak dira ikastetxea eta bertako kide guztiek aldaketaren aldeko jarrera izatea. Horrela,  irakasleek, gurasoek eta baita goi mailako karguek  aldaketan parte hartuz. Horretarako, hezkuntzan berrikuntza emateko hau osatzen duten elementu guztietan, hau da, eduki, metodologia, ikasle, irakasle etab aldaketak ematea ezinbestekoa da.

Hala ere, berrikuntza hitza ezin dugu hobekuntzaren sinonimotzat hartu. Maiz aldaketen helburua egoera hobetzea den arren, beti ez du zertan horrela izan. Gainera, hobekuntza guztiz subjektiboa da eta batzuentzat onuragarria dena  besteentzat kaltegarria izan daiteke. Horretaz gain, askotan aldaketak ondorio positiboak izango dituela pentsatuz egiten dira. Hala ere, batzuetan ez ditugu nahi genituen emaitzak lortzen eta aldaketa negatiboa bihur daiteke.


Berrikuntza, erreforma, aldaketa … horrelako terminoen funtsa aldaketa den arren, askok ez dituzte sinonimotzat hartzen. Hala ere, hauen arteko ezberdintasuna testuinguruak markatzen duela uste dugu.

Baliabideen sintesia

Artikulu hauek irakurri ondoren,  berrikuntza ikuspegi ezberdinetatik aztertu daitekeela konturatu gara. Hala ere, guztien artean erlazioa aurkitu dugu.

Lehenik eta behin, aipatu beharra dago aldaketak arlo ezberdinetan eman behar direla. Hala nola, pertsonetan eta metodologian. Horretaz gain, gelako programazioak berrikuntza sustatzeko tresna egokiak izan daitezkeela adierazten da.

Metodologiari dagokionez, hezkuntza berrikuntzaren helburua metodologia  ordezkatzearen aldean, hobekuntzak bultzatzea da.  Horrela, metodologia bera aldatu beharrean  honek izan ditzakeen eraginkortasuna handitzen da.  Adibidez, irakasleak kontzeptu batzuk transmititzea eta ikasleek hauek ulertzera mugatu beharrean, hezitzaileak kontzeptu berriak transmititzen lagundu beharko du horrela ikasleek ahalegin gutxiago eginez ulertzera heltzeko.  Aldaketa hauek, aldiz, derrigorrezkoak dira lehenik eta behin, egunerokotasunean erabiltzen diren metodologietan aplikatzea  hauek ez dutelako muturreko aldaketak ekarriko.

Ikastola aldaketen gune da eta bertako irakasleen lanaren, iniziatibaren eta eskolako zuzendaritzaren bitartez, aldaketak eta berrikuntzak emango dira hobekuntzak lortuz. Horretarako, ezinbestekoa da eskolak bere akatsetatik ikastea.

Aldaketak, aldiz, ez dira soilik eskolan eman behar. Alde batetik, ezinbestekoa da aldaketaren aldeko ideiak eta jarrerak dituzten pertsonen inplikazioa. Irakasleen aldetik, derrigorrezkoa da lehenik eta behin, lana taldean egiteaz gain beste alderdi batzuetan autonomiak eman ditzakeen aukeraz baliatzea. Horrela, adibidez ikasgelan momentu konkretu batean ariketa berri bat aurrera eramateko eta inprobisatzeko aukera izanik, honetaz baliatuko dira. Horretaz gain, berrikuntzak proposatzerako orduan hezitzaileek beraien estatus sozialaz ahaztu beharko lirateke, hau da, irakasle izateagatik dituzten betebeharrak, eta ikasleek izan ditzazketen beharrak kontuan hartuz. Bestetik, ikasleen gurasoen laguntza ezinbestekoa da, hauen baiezkoek irakasleak segurtasuna izaten laguntzen baitute. Azkenik, goi karguen arduradunen parte hartzea ere beharrezkoa da.


Honekin guztiarekin, irakasleak aldaketarako oinarritzat hartu dezake unitate didaktikoa. Horrela, aldaketek suposatu dezaketen beldur eta segurtasun faltei aurre egiteko. 

Berrikuntza (aurreiritziak)

Ematen den aldaketa bati deritzo. Aldaketa horrek ekartzen dituen ondorioak positiboak edo negatiboak izan daitezke. Beraz, berrikuntzak ez du zertan hobekuntza suposatu.

Educación prohibida

Bideo hauen bidez gaur egungo hezkuntza sistema antzinako ereduetan oinarritutakoa dela antzeman dugu. Horrela, urteetan zehar gizartea aldatzen joan den heinean, irakasteko era finko mantendu dela esan beharra dugu, etorkizuneko irakasleak ikusitako teknikak behin eta berriro erabiliz.

Bestetik, ikasleen eta gizartearen beharrak aintzat hartu gabe eduki finkoak transmititzen dituzte. Honekin, haurren motibazioa bermatu gabe eta era berean, ikasleen arteko lehiakortasuna sustatuz. Izan ere, hezkuntza sistemak zeharka ikasleen arteko banaketa bultzatzen du, ikasle “onenak” elitera bideratuz eta besteak bidean utziz.


Azkenik, aldaketarako bidean irakasleek jokatu dezaketen rolaz konturatu gara. Hezitzaileak aldaketarako oinarri izan daitezke. Horrela, nahiz eta hasiera batean aldaketa muturrekoa ez izan, pixkanaka-pixkanaka eta amore eman gabe berrikuntzarako eta hobekuntzarako bidea jarraitzea.