Artikulu hauek irakurri ondoren, berrikuntza ikuspegi ezberdinetatik aztertu
daitekeela konturatu gara. Hala ere, guztien artean erlazioa aurkitu dugu.
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago aldaketak arlo ezberdinetan eman
behar direla. Hala nola, pertsonetan eta metodologian. Horretaz gain, gelako
programazioak berrikuntza sustatzeko tresna egokiak izan daitezkeela adierazten
da.
Metodologiari dagokionez, hezkuntza berrikuntzaren helburua metodologia ordezkatzearen aldean, hobekuntzak bultzatzea
da. Horrela, metodologia bera aldatu
beharrean honek izan ditzakeen
eraginkortasuna handitzen da. Adibidez,
irakasleak kontzeptu batzuk transmititzea eta ikasleek hauek ulertzera mugatu
beharrean, hezitzaileak kontzeptu berriak transmititzen lagundu beharko du
horrela ikasleek ahalegin gutxiago eginez ulertzera heltzeko. Aldaketa hauek, aldiz, derrigorrezkoak dira
lehenik eta behin, egunerokotasunean erabiltzen diren metodologietan aplikatzea
hauek ez dutelako muturreko aldaketak
ekarriko.
Ikastola aldaketen gune da eta bertako irakasleen lanaren, iniziatibaren
eta eskolako zuzendaritzaren bitartez, aldaketak eta berrikuntzak emango dira
hobekuntzak lortuz. Horretarako, ezinbestekoa da eskolak bere akatsetatik
ikastea.
Aldaketak, aldiz, ez dira soilik eskolan eman behar. Alde batetik,
ezinbestekoa da aldaketaren aldeko ideiak eta jarrerak dituzten pertsonen
inplikazioa. Irakasleen aldetik, derrigorrezkoa da lehenik eta behin, lana
taldean egiteaz gain beste alderdi batzuetan autonomiak eman ditzakeen aukeraz
baliatzea. Horrela, adibidez ikasgelan momentu konkretu batean ariketa berri
bat aurrera eramateko eta inprobisatzeko aukera izanik, honetaz baliatuko dira.
Horretaz gain, berrikuntzak proposatzerako orduan hezitzaileek beraien estatus
sozialaz ahaztu beharko lirateke, hau da, irakasle izateagatik dituzten betebeharrak,
eta ikasleek izan ditzazketen beharrak kontuan hartuz. Bestetik, ikasleen
gurasoen laguntza ezinbestekoa da, hauen baiezkoek irakasleak segurtasuna
izaten laguntzen baitute. Azkenik, goi karguen arduradunen parte hartzea ere
beharrezkoa da.
Honekin guztiarekin, irakasleak aldaketarako oinarritzat hartu dezake unitate
didaktikoa. Horrela, aldaketek suposatu dezaketen beldur eta segurtasun faltei
aurre egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario