Gure
aurreiritzietatik abiatuz, gelako programazioa antolatuta izateko honako puntu
hauek landu behar direla uste dugu:
- Adina, adimena. Esperientzia pertsonal aberasgarriagoa izan duen haurra normalean klasean
nabarmendu egingo da. Horretaz gain, kontuan izan behar da haurra zein hilekoa
den, honen arabera garapena desberdina izan daitekeelako.
- Ikasle kopurua. Klasean ikasle asko egonez gero, irakasleak ezingo du arreta pertsonala
eskaini. Horretaz gain, zailtasunak izango dira zenbait jarduera aurrera
eramateko garaian.
- Hizkuntza, haur bakoitzaren kultura. Kontuan hartu behar da kanpotarrak dauden ala ez,
integratuak al dauden, zenbat denbora daramate hemen... Laguntza berezia edo
arreta gehiago behar izanez gero, hau eskainiz. Ama hizkuntza kontuan hartu
beharko da ikasle bakoitzaren hizkuntzaren garapenean.
- Ikasle ona. Gainerako ikasleak ez dira ikasle onaren mailara moldatu behar, honela
honi lan berezi bat emanez besteen garapena aurreratu gabe. Aldi berean, ikasle
onaren laguntzaren bidez, talde lana sustatu gainerakoei irakatsiz.
- Zailtasun pertsonalak, gabeziak. Ikasle bakoitzaren arazoa identifikatu beharko du hezitzaileak, hau da;
pertsonala, mentala, soziala, fisikoa, emozionala... eta honen arabera jokatu.
- Ikasleen jarrera. Kontuan hartu haurren eguneroko jarrera (nekatuta dauden
ala ez...) eta horren arabera klasea modu batera edo bestera eman.
- Gelako materialak. Klaseko materialak haurrei nola irakatsiko zaien eta
egin daitezkeen jarduerak baldintzatuko ditu.
- Gelaren espazioa. Klaseko espazioak baldintzatuko du jarduerak egiterako
garaian.
- Denbora. Denboraren arabera klasea modu ezberdinean antolatuko da.
- Eguraldia. Eguraldiak jarduera batzuk egitea ala ez ahalbidetzen du.
- Aurreko edukiarekin lotura bat sortu, jarraitua
izan dadin. Kontuan eduki behar da haurraren ikas prozesua eta honi
jarraipen bat eman.
No hay comentarios:
Publicar un comentario