lunes, 24 de febrero de 2014

Ibilbide historikoa

Inolako zalantzarik gabe, argi dago, gaur egun ezagutzen dugun hezkuntza sistemak ez duela berdin iraun urteetan zehar, izugarrizko aldaketak jasan izan dituela aipatzekoa da. Ideia honetan oinarrituz, datozen lerroetan, hezkuntza sistemak historian zehar jasan dituen aldaketak aipatzen eta azaltzen ahaleginduko gara, horretarako, gaur egun dugun hezkuntza sistemara heltzeko eman diren pauso garrantzitsuenak azpimarratuz.

Lehenik eta behin, eta ibilbide honi hasiera emateko, XVI eta XVII. mendeetako hezkuntzan zentratuko gara. Esan beharrekoa da,

HEZKUNTZAREN IBILBIDE HISTORIKOA

Hezkuntzaren ibilbide historikoa puntuka

DEKRETUAREN GALDERAK

Dekretuen galderak

lunes, 17 de febrero de 2014

Curriculum-aren sintesia.

Curriculumaren barnean hainbat kontzeptu sartzen dira; edukiak, baloreak, ebaluazioa, ordutegia, antolaketa, helburuak, metodologia etab. Gobernuak curriculum bat adosten du, ikastetxe guztientzat berdina izango dena. Curriculum berdinetik abiatuta, ikastetxe, irakasle eta ikasle bakoitzaren egoeraren arabera egokitzapen prozesu bat ematen da.  Arazo baten aurrean, aldatzen den lehen aspektua, metodologia da. Aldiz, azkena, helburua da. 

Non daude nire gailetak?

Irakurgai honen bidez, ikasleen garapenean irakaslearen papera zein garrantzitsua den ikusi dugu. Gizartea aldatzen den bitartean, irakaslearen formakuntza etengabea ere izan behar du. Horrela, errutinan ez erori eta ikasleek izan dezaketen beharrei egoki erantzuteko. Honetaz gain, umearen autonomia sustatu beharko dugu aldaketa baten aurrean, beraiek bakarrik erantzun bat emateko gai izateko. Azkenik, ikasleek aldaketa baten aurrean izan dezaketen beldurraren aurrean, irakasleek segurtasun eta konfiantzazko egoera sortu beharko dute umearengan aurrera egiteko grina pizteko.

Erreformei buruzko hausnarketa

Azken egunetan ikusi ditugun aurkezpenetan historian zehar hezkuntzan eman diren erreforma ezberdinak aztertu ditugu. Horrela, beste aspektu batzuetan bezala hezkuntzan eman diren erreformak anitzak izan direla konturatu gara. Horrek hausnartzera eraman gaitu.

 Jasotako informazioarekin, gobernua aldatu egiten den bakoitzean,  legeak gobernuburuaren ideologiara egokitu egiten direla ondorioztatu dugu. Hau da, gizartea bere printzipioen arabera antolatu egiten du bere ongizatea ziurtatzeko. Erreformak, bereziki, hezkuntzan antzematen dira. Izan ere, hezkuntza da guztioi gehien eragiten digun arloa. Horregatik, ematen zaio hainbesteko garrantzia erreformak egiterako orduan, arlo honetan beraien ideologia argi islatu dezaketelako.Bestalde, erreformak aldaketa bat suposatzen dutela ezezta ezina da. Hala ere, argi dago, aldaketa horien ondorioak batzuentzat onuragarriak diren bitartean, beste batzuentzat kaltegarriak izan daitezkeela. Hau da, boterean dagoenaren jarraitzaileek erreformak onartu egingo dituzte, besteek aldiz, aldaketa horien kontra egongo dira.Guzti honekin, hezkuntzan aldaketak egitea derrigorrezkoa dela konturatu gara. Hala ere, aldaketa hauek ez dira gobernuan ematen diren aldaketekin bat etorri behar, baizik eta gizarterekin. Azkenengo hau aldatzen dioan heinean, hezkuntza horretara egokitu behar da gizarteak dituen beharrak betetzeko helburuarekin.

           
Azkenik, erreforma hauek egiteko kontuan hartu beharreko elementuak hezkuntza bera osatzen dituztenak izan behar dira; irakasleak, ikasleak, gurasoak, alegia. Hau da, erreforma horrek zuzenean eragingo dien pertsonak eta ez goi karguen interesak. 

Dekretuen sintesia


Gaur egungo Haur Hezkuntzako dekretuen curriculuma, 2009/10.urtean hasi zen egituratzen. Curriculum berri honen helburu nagusia elebitasun integratzailea erraztea da.
Dekretu hau 20 artikuluz osatua dago eta

Gure Haur Hezkuntzako oroitzapenak.

Lehenengo jarduera egiteko gure haurtzaroko oritzapenetan oinarritu gara. 
Lehenik eta behin, taldekide bakoitzak haurtzaroko objektu bat hautatu dugu. Objektu hori aintzat hartuz, irakasleak planteatutako hainbat galdera erantzun ditugu. Amaitzeko, taldekide guztiek egindako lana partekatu eta hausnarketa orokor bat egin dugu.

- METODOLOGIA: Nola irakatsi didate?
Eduki eta kontzeptu desberdinak lantzeko gela hainbat txokoetan banatuta zegoen. Momentu bakoitzean landu nahi zenaren arabera, txoko bat edo bestea erabiltzen zen. Hala nola, txoko batean irakurri, abestu, dantzatu etab. egiten genuen. Horrela errepikapenaren eta imitazioaren bidez ikasten genuen, geroago hau praktikan jarriz.
Gelan egiten ziren jardueraz gain, irteerak ere egiten genituen. Hauetan, gelan ikusitakoa lehenengo pertsonan ikusteko aukera izaten genuen, ezagutza barneratzeko bidea interesgarriagoa izateko.




- EBALUAKETA: Nola ebaluatzen zen?
Ebaluaketa egiterako orduan, eskola bakoitzak, bere ebaluazio sistema dauka. Ikastetxe batzuetan,

lunes, 3 de febrero de 2014

Zer da Gutamalurgo?

Donostiako magisteritzako ikasleak gara; Gorane, Gurutze, Lur, Maialen eta Tania, zehazki Haur Hezkuntzako gradukoak. 
Blog honen sorreraren arrazoia, azken lauhilabetekoan Didaktika Orokorraren ikasgaian zehar egingo dugunaren kuaderno digitala sortzea da. Horrela, klasean geureganatzen ditugun ezagutzak bertan isladatuz.