Gaur
egungo Haur Hezkuntzako dekretuen curriculuma, 2009/10.urtean hasi zen
egituratzen. Curriculum berri honen helburu nagusia elebitasun integratzailea
erraztea da.
Dekretu hau 20 artikuluz
osatua dago eta
honako hauek dira:
1.
artikulua - Helburua
EAEko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma ezartzea da helburu. Beti ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari dagozkion arauak kontuan hartuz.
EAEko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma ezartzea da helburu. Beti ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari dagozkion arauak kontuan hartuz.
2. artikulua - Aplikazio-eremua
Dekretu hau aplikagarri izango da Haur Hezkuntzako bi zikloak, zikloetako bat edo lehenengo zikloko zati bat ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.
Dekretu hau aplikagarri izango da Haur Hezkuntzako bi zikloak, zikloetako bat edo lehenengo zikloko zati bat ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.
3. artikulua
- Antolamendua
Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta sei ikasturteko iraupena du. Sei ikasturte horiek bi ziklotan daude banatuta: lehen zikloa (0-3) eta bigarrena (3- 6).
Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta sei ikasturteko iraupena du. Sei ikasturte horiek bi ziklotan daude banatuta: lehen zikloa (0-3) eta bigarrena (3- 6).
4.
artikulua – Xedeak
1.- Helburua: haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.
1.- Helburua: haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.
2.- Bi zikloetan honako hauek landuko dira: garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren
kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako
eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak eta ikasleen ingurunearen
ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza. Horretarako, zentzumen-hezkuntzari emango zaio lehentasunezko arreta. Gainera, haurrak bere buruaren
irudi positiboa eta orekatua eraiki dezan eta gero eta autonomia
pertsonal handiagoa izan dezan bideratuko da.
3.- Horrez gain, Haur Hezkuntzak beste hauek ere
egin behar ditu:
a) Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa
sustatu. Horretarako, haurra osoki prestatu eta gizarteratuko da, haurraren
gaitasun, eskubide eta ongizatea kontuan hartuz.
b) Desberdintasunak alde batera utziz, hezkuntza
sustatuko da bereziki gizartean edo pertsonalki egoerarik ahulenean daudenei arreta
emanez.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza
ofizialetako elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sustatu eta
bultzatu.
d) Familiei zerbitzua eman hiru urtetik beherako
haurrak zainduz eta haiei arreta emanez.
e) 2.000 biztanle baino gutxiagoko landa-eremuetako
biztanleei kalitatezko hezkuntza-zerbitzua eskuratzeko aukera eman.
5. artikulua - Haur Hezkuntzako gaitasunak
Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua, gaitasuna deritzo.
Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua, gaitasuna deritzo.
Gaitasunak hezkuntzako gaitasun
orokorrak kontuan hartuta zehazten dira.
Gaitasun orokorrak 6 dira:
1.
Arduraz
bizitzen ikastea
2.
Ikasten
eta pentsatzen ikastea
3.
Komunikatzen
ikastea
4.
Elkarrekin
bizitzen ikastea
5.
Pertsona
gisa garatzen ikastea
6.
Egiten
eta ekiten ikastea
6. artikulua - Oinarrizko gaitasunak
Oinarrizko hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak kontua hartuko dira ikasleen gaitasunak aldarazteko. Ikuspegi integratzaile eta praktikoa aintzat hartuz.
Oinarrizko hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak kontua hartuko dira ikasleen gaitasunak aldarazteko. Ikuspegi integratzaile eta praktikoa aintzat hartuz.
7.artikulua - Helburuak
Eskuratuko dituen gaitasunak aukera eman behar diote.
Eskuratuko dituen gaitasunak aukera eman behar diote.
a)
Bere
gorputza ezagutzeko
b)
Familia,
Natura eta Gizarte-ingurunea aztertu modu aktiboan
c)
Autonomia
lortu
d)
Gaitasun
emozionalak eta afektiboak garatu
e)
Ingurukoekin
harremanetan eta elkarkidetzan aritu
f)
Hainbat
hizkuntza erabiltzeko
g) Mundua
ezagutu trebetasun logiko-matematikoak, irakurketa-idazketa ikasteko
8. artikulua - Curriculuma
1. Haur Hezkuntzako curriculuma hau
izango litzateke; etapa horretarako ezarritako helburuen, gaitasunen, edukien,
ebaluazio-irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa.
2. Euskal Autonomia Erkidegorako Haur
Hezkuntzarako curriculuma izango da dekretu honen eranskinean jasotzen dena.
9.
artikulua - Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua.
1. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuak, Ikastetxeak
egindako hezkuntza aukera eta hark
ezarritako jardunbide-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen-agiria
da. Proiektu hau, hezkuntza-komunitateak ikastetxean egingo duen hezkuntzako
esku-hartzea koherentziaz zuzentzeko erreferentziatzat balioko du.
2. Hezkuntza Proiektuak jardueraren balioak, helburuak
eta lehentasunak jasoko ditu. Hauek finkatzeko gizartearen eta ikastetxearen
testuinguru sozioekonomikoari eta kulturalari erreparatu behar zaio, baita
ikasleen ezaugarriei eta premiei ere.
3. Ikastetxearen
Hezkuntza Proiektua onartzea, Ordezkaritza Organo Gorenari dagokio ikastetxe
publikoetan eta pribatuetan berriz, ikastetxearen titularrari.
10. artikulua
- Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua
1. Hizkuntza nola
irakatsiko eta erabiliko diren finkatuko da, zer-nolako trataera izango duten
hizkuntzek curriculum-proiektuan zehaztuko du Ikastetxearen Hizkuntza
Proiektuak. Bertan jasotako erabakiek eragin
zuzena izango dute ikastetxearen beste alor batzuetan; barne-araudian, urteko
plangintzan... Horien bidez gauzatuko dira hizkuntza proiektuan adostutako
printzipioak.
2. Ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektua,
Ikastetxearen Hezkuntza proiektuan sartuko du.
11.
artikulua - Ikastetxearen Curriculum Proiektua
1.Curriculum-proiektua, araututako curriculumak
ikastetxe bakoitzean duen zehaztapena da.
2.Proiektu honek,
ikastetxearen testuinguru sozioekonomikora eta kulturaletara, ikasleen
ezaugarri eta beharretara, ikastetxe bakoitzeko hizkuntza-aukeretara eta
baliabidetara egokitu beharko du.
3.Curriculum Proiektuak alderdi hauek finkatuko ditu
gutxienez:
-
Hezkuntza-jarduerari lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak, ikasleen beharrei egokituko dira
irakaskuntza-alderdi guztietan.
-
Ebaluazio-irizpideak eta gaitasunen gutxieneko garapen-maila Haur Hezkuntza amaitzean.
-
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak.
- Pedagogia-
eta didaktika irizpideak, metodologia aukerak eta curriculum- materialak, ikastetxeko irakasleen
lanaren jarraikortasuna eta koherentzia bermatuko
dute.
-
Hezkuntza-laguntzak eskainiko dira bai hizkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, bai gaitasun indibidual
handiak dituztenei eta bai hezkuntza-sistemara berandu
sartu direnei.
-Tutoretza-ekintzarako eta hezkuntza-orientazioa garatzeko irizpideak.
4. Hezkuntza-etapa bat baino gehiago irakasten dituzten
ikastetxeetako curriculum-proiektuek zehaztu egin beharko dituzte hezkuntza-etapa bakoitzaren ezaugarriak. Koordinazio-lana egingo dute
maila-aldaketak direla eta.
5. Hezkuntza,
irakasleen lana bideratuko duen materiala egin dadin bultzatuko du.
12.
artikulua - Ikastetxearen Curriculum Proiektua gauzatzea
1. Ikastetxeek Curriculum Proiektua egin eta
hezkuntza-administrazioari aurkeztuko diote. Honek beharrezkoak badira,
curriculum-proiektuaren bideragarritasunari buruzko oharrak egingo ditu.
2. Irakasleen Klaustroari dagokio curriculum-proiektua
egitea. Klaustroak aldi berean onartzeko ardura izango du. Onartu baino lehen
izan ere, Eskola Kontseiluaren iritzia jaso beharko da ikastetxe pribatuetan
eta Ordezkaritza Organo Gorenarena ikastetxe publikoetan.
3. Finantzazio publikorik jasotzen ez duten ikastetxeek,
curriculum-proiektua nork egin eta onartu behar duen jakiteko, eskumenen
barne-banaketari erreparatu beharko dute.
13.
artikulua - elebitasuna eta eleaniztasuna
1. Sistema
elebiduna, Haur Hezkuntzan, euskara eta gaztelania sartuz, umeek, idazten eta
irakurtzen ikasteko bi hizkuntzetan. Helburua 2 hizkuntzak harreman- eta
erabilera-hizkuntza izatea eremu guztietan; pertsonala, soziala eta akademikoa.
2. Ikastetxe
bakoitzak curriculum-planteamenduak egokituko ditu dekretuaren arabera eta
hizkuntza proiektua onartuko dute.
3. Haur
Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera, atzerriko hizkuntzen ikasketa eta
erabilera bultzatuko dute.
14.
artikulua - ebaluazioa eta mailaz igotzea
1. Ebaluazio
prozesuko teknika nagusia; behaketa zuzena eta sistematikoa. Ebaluazioa
orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa.
2. Hezkuntza-jardutea
eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute, maila
horretako helburuekin eta ezagutzekin bat.
3. Hiru
hilean behin gutxienez, gurasoek, beraien seme-alaben inguruko informazioa
jasoko dute.
4. Umeek
ezin dute Haur Hezkuntzan kurtsorik errepikatu, hezkuntza premia bereziak
dituztenak izan ezik.
15.
artikulua - Esparruak
1. Edukiak
azpimultzo hauetan desberdintzen dira:
a.
Norberaren ezagutza eta
autonomia pertsonala
b.
Ingurunearen ezagutza
c.
Hizkuntzak: komunikazioa
eta adierazpena
2. Edukiak
umeentzako jarduera interesgarrien bidez landuko dira.
16.
artikulua - Ordutegia
1. 0-3
urte bitarteko umeentzat, zerbitzu zabala eskaini behar zaie, baino umeek ezin
dute 8 ordu baino gehiago eskolan egon.
2. Etapa
guztietan, hainbat mota eta erritmoko jarduerak eta atsedenak txandakatu.
3. Egokitze-aldiak
egin behar dira, familia eta eskolaren arteko jarraitasuna bultzatzeko.
17. artikulua
- Tutoretza
Tutoretza da talde bateko hezkuntza-ekintza oro
dinamizatu, osatu eta koordinatzen duena eta ezinbestekoa da, haur bakoitzaren
gaitasunen arabera, hezkuntza-prozesua ahalik eta pertsonalizatuen izateko.
Horretaz gain, tutoreak harreman estua izango du
ikasleen familiekin. Tutoretza- ekintzak, etapen arteko koordinazioa bultzatu
behar du, Haur Hezkuntzako lehen eta
bigarren zikloaren artean eta baita Haur Hezkuntzako bigarren etaparen eta LHko
lehen etaparen artean ere, beharrezkoak izango diren koordinazio-mekanismoak
abian jarriz.
18. artikulua
- Aniztasunaren trataera
Ikasle guztien aniztasunaren trataera kontuan
izateko, etapa bakoitzean ezartzen diren helburuak lortzeko neurriak malguak
izan beharko dira, horrela etorkizunean oinarrizko gaitasunak garatzen
lagunduko zaie.
Horretaz gain, ikaskuntzan zailtasunak agertzen
diren egoeretan ikastetxeek errefortzu mekanismoak jarriko dituzte abian, hala
nola, laguntza ematea talde arruntean, taldekatze malguak egitea,
curriculum-egokitzapenak eta berariazko errefortzuak eremuren batean.
19. artikulua
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen trataera
Ikastetxe bakoitzak diseinatutako curriculum
proiektuak malguak izan beharko dira haur bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko
erritmoetara eta berezitasunetara egokitu ahal izateko. Honen helburua, bi
printzipio betetzea da; hezkuntzazko
inklusioa eta indibidualizazioa.
20. artikulua
- Ikastetxeen autonomia pedagogikoa
Ikastetxeen autonomia sustatu egingo da eta maisu-
maistren, hezitzaileen eta profesionalen arteko talde lana bultzatuko da. Ikastetxeetako
irakasleek aukera izango dute material didaktikoa aukeratzeko, curriculumean
agertzen diren alderdiak kontuan hartzen dituzten bitartean.
Hala ere, ikastetxeek aukeratutako testu-liburuak
eta gainerako curriculum- materialak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailak ikuskatuko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario