Azken egunetan ikusi
ditugun aurkezpenetan historian zehar hezkuntzan eman diren erreforma
ezberdinak aztertu ditugu. Horrela, beste aspektu batzuetan bezala hezkuntzan
eman diren erreformak anitzak izan direla konturatu gara. Horrek hausnartzera
eraman gaitu.
Jasotako informazioarekin,
gobernua aldatu egiten den bakoitzean, legeak gobernuburuaren ideologiara egokitu
egiten direla ondorioztatu dugu. Hau da, gizartea bere printzipioen arabera antolatu
egiten du bere ongizatea ziurtatzeko. Erreformak, bereziki, hezkuntzan
antzematen dira. Izan ere, hezkuntza da guztioi gehien eragiten digun arloa.
Horregatik, ematen zaio hainbesteko garrantzia erreformak egiterako orduan,
arlo honetan beraien ideologia argi islatu dezaketelako.Bestalde, erreformak
aldaketa bat suposatzen dutela ezezta ezina da. Hala ere, argi dago, aldaketa
horien ondorioak batzuentzat onuragarriak diren bitartean, beste batzuentzat
kaltegarriak izan daitezkeela. Hau da, boterean dagoenaren jarraitzaileek
erreformak onartu egingo dituzte, besteek aldiz, aldaketa horien kontra egongo
dira.Guzti honekin, hezkuntzan
aldaketak egitea derrigorrezkoa dela konturatu gara. Hala ere, aldaketa hauek
ez dira gobernuan ematen diren aldaketekin bat etorri behar, baizik eta
gizarterekin. Azkenengo hau aldatzen dioan heinean, hezkuntza horretara egokitu
behar da gizarteak dituen beharrak betetzeko helburuarekin.
Azkenik, erreforma hauek
egiteko kontuan hartu beharreko elementuak hezkuntza bera osatzen dituztenak
izan behar dira; irakasleak, ikasleak, gurasoak, alegia. Hau da, erreforma
horrek zuzenean eragingo dien pertsonak eta ez goi karguen interesak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario