lunes, 17 de febrero de 2014

Gure Haur Hezkuntzako oroitzapenak.

Lehenengo jarduera egiteko gure haurtzaroko oritzapenetan oinarritu gara. 
Lehenik eta behin, taldekide bakoitzak haurtzaroko objektu bat hautatu dugu. Objektu hori aintzat hartuz, irakasleak planteatutako hainbat galdera erantzun ditugu. Amaitzeko, taldekide guztiek egindako lana partekatu eta hausnarketa orokor bat egin dugu.

- METODOLOGIA: Nola irakatsi didate?
Eduki eta kontzeptu desberdinak lantzeko gela hainbat txokoetan banatuta zegoen. Momentu bakoitzean landu nahi zenaren arabera, txoko bat edo bestea erabiltzen zen. Hala nola, txoko batean irakurri, abestu, dantzatu etab. egiten genuen. Horrela errepikapenaren eta imitazioaren bidez ikasten genuen, geroago hau praktikan jarriz.
Gelan egiten ziren jardueraz gain, irteerak ere egiten genituen. Hauetan, gelan ikusitakoa lehenengo pertsonan ikusteko aukera izaten genuen, ezagutza barneratzeko bidea interesgarriagoa izateko.




- EBALUAKETA: Nola ebaluatzen zen?
Ebaluaketa egiterako orduan, eskola bakoitzak, bere ebaluazio sistema dauka. Ikastetxe batzuetan,
“Ebaluaketa txostena atal ezberdinetan banatzen da: euskara, matematika, ingurune natura eta sozialaren ezaguera, arte hezkuntza-plastika, arte hezkuntzak-musika, gorputz hezkuntza eta jarrera orokorra. Hauek ere, gaiari erreparatuz, azpiataletan banatzen dira. Bestetik, atal guztietan jarreran kontzeptua errepikatu egiten da.”
Beste batzuetan berriz, “Lauhilabete bakoitzaren amaieran, hau da, otsailean eta ekainean, familiei ebaluazio txostenak banatzen zizkieten. Bertan, ikasle bakoitzak nortasun eta autonomian, komunikazioan eta errepresentazioan baita ingurune fisiko eta sozialean ere izan zuen garapena azaltzen zuen irakasleak, lauhilekoan egindako behaketak aintzat hartuta.”




- Zein baliabide material zeuden irakaskuntzarako?
Ebaluazioaren antzera, ikastola bakoitzean erabiltzen diren baliabide materialak desberdinak dira, baina funtzioa bera dute. “Material anitzak erabiltzen genituen: plastilinak, kantak, jostailu ezberdinak, koltxonetak, etxetxoak, liburuak, autobusa etab.” “Nire eskolan erabilitako materialak, gehienbat liburuak eta CD ak dira. Honez gain, fitxak eta filmak ere erabiltzen genituen. Bestalde, jokoen bitartez ere irakasten ziguten.”



- Nolakoa zen espazio, denbora eta ikasleriaren antolaketa?
Haur Hezkuntzan, “lehenengo egunari ematen zaio garrantzia bereziki, umeak egoera berrira ondo ohitu behar direlako eta eroso egon behar direlako.” Horretarako, eskola guztietan, egokitzapen planak jartzen dira martxan. Denborari dagokionez, 2 urteko haurrek, goizez soilik dute eskola, 9.00etatik 12.30etara. Baina 3 urtetik aurrera, goizez eta arratsaldez ere izaten dute, hots, 14.30etatik 16.30etara.
Azkenik, espazioari dagokionez, bakoitzak bere gela finkoa zeukan, baina eskolan zeuden hainbat gela ezberdinetan, jarduera desberdinak egiten ziren, adibidez; psikomotrizitate gela, lo egiteko gela, jolastokia…


- Zer ikasi nuen HAUR HEZKUNTZA osoan?
Alde batetik, kontzeptu eta eduki desberdinak ikasi genituen; matematika (logika), euskara (ulermena, adierazpena eta erabilera), gaztelania, ingelesa, plastika (sormena, irudimena eta behaketako gaitasuna), musika (erritmoa, entzumena eta dantza)…
Bestetik, baloreak “gizarteko partaide izaten ikasi genuen, gizarteko arauak ikasiz, taldean integratzen ikasiz, aktibitate ezberdinetan parte hartzen…”

Azkenik, ezinbestekoak diren jokabideak ikasten hasi ginen, ondorengo urteetan, garatzen joango direnak. Hau da, elkarlana, lanarekiko saiakera, besteenganako errespetua, materialaren erabilpena, etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario