Inolako
zalantzarik gabe, argi dago, gaur egun ezagutzen dugun hezkuntza sistemak ez
duela berdin iraun urteetan zehar, izugarrizko aldaketak jasan izan dituela
aipatzekoa da. Ideia honetan oinarrituz, datozen lerroetan, hezkuntza sistemak
historian zehar jasan dituen aldaketak aipatzen eta azaltzen ahaleginduko gara,
horretarako, gaur egun dugun hezkuntza sistemara heltzeko eman diren pauso
garrantzitsuenak azpimarratuz.
Lehenik
eta behin, eta ibilbide honi hasiera emateko, XVI eta XVII. mendeetako hezkuntzan zentratuko gara. Esan
beharrekoa da,
mende hauetan oraindik, ez zela hezkuntza sistema ofizialik existitzen. Momentu horretan nagusi zen gizarte estamentala kontuan hartuz, nobleziak zuen, soilik, hezkuntza jasotzeko aukera. Horregatik, momentuko hezkuntza elitista zela esan dezakegu, nobleak eta gizonekoak zirenak soilik baitzuten hezkuntza jasotzeko aukera. Dudarik gabe, emakumeak hezkuntzatik kanpo gelditzen ziren eta urte batzuk itxaron behar izan zituzten, oraindik, hezkuntzarako eskubidea lortzeko. Hala ere, esan beharra dago, herritar xeheak gremioekin lotuta zeuden ikasketak egiten zituela. Maisu batek, esperientziadun pertsonak, bere ikasleari ofizio bat irakasten zion, ondoren, ikasle horrek ofizio hori aurrera eraman ahal izateko.
mende hauetan oraindik, ez zela hezkuntza sistema ofizialik existitzen. Momentu horretan nagusi zen gizarte estamentala kontuan hartuz, nobleziak zuen, soilik, hezkuntza jasotzeko aukera. Horregatik, momentuko hezkuntza elitista zela esan dezakegu, nobleak eta gizonekoak zirenak soilik baitzuten hezkuntza jasotzeko aukera. Dudarik gabe, emakumeak hezkuntzatik kanpo gelditzen ziren eta urte batzuk itxaron behar izan zituzten, oraindik, hezkuntzarako eskubidea lortzeko. Hala ere, esan beharra dago, herritar xeheak gremioekin lotuta zeuden ikasketak egiten zituela. Maisu batek, esperientziadun pertsonak, bere ikasleari ofizio bat irakasten zion, ondoren, ikasle horrek ofizio hori aurrera eraman ahal izateko.
XIX.
mendean, aldiz, Frantziako Iraultza
izan zela medio, hezkuntza-sistema eraikitzeko beharra sumatu zuten eta lan
horri ekin zioten. Horretaz gain, hezkuntza eredu berriak hedatu ziren, hala
nola, hezkuntza publikoa, gizarte beharretara egokitutakoa, estatuak
zuzendutako hezkuntza… Mende berdinean, Instrukzio Publikoko Legea, ere,
martxan jarri zen baina Fernando VII.ak indargabetu egin zuen. Hala ere,
ezinbestekoa da lege honen aipamena egitea, Moyano Legearen aurrekaria izan
baitzen.
Moyano Legeari
dagokionez, 1857.urtean martxan jarri zela esan beharra dago. Aldaketa
ezberdinak jasan zituen arren, 100 urtez iraun zuen indarrean, 1970.urtean Ley
General de Educación plazaratu zen arte, hain zuzen ere. Lege honen helburu
nagusia Espainia mailan analfabetismoarekin amaitzea zen arren, ez zuen bere
helburua lortu. Horretaz gain, lege hau garrantzitsutzat jotzen da, gizonezkoen
eta baita emakumezkoen hezkuntza eskubidea bermatu baitzuen. Gainera, elizak
hezkuntza munduan zuen boterearen amaierarekin lotu dezakegu eta horrela,
estatuak zuzendutako hezkuntzari ongietorria eman zitzaion. Amaitzeko esan
beharra dago, lege hau izan zela gaur egungo hezkuntza sistemaren oinarriak
finkatu zituenak.
II.Errepublika garaian, konstituzioa
onartzeak aldaketa handiak ekarri zituen hezkuntzaren arloan. Lehen hezkuntzan
eskola bakarra, dohakoa eta derrigorrezkoa zen. Irakasleek askatasun osoz
irakatsi zezaketen. Hezkuntza eredua koheziketa zen. Erlijioa derrigorrezkoa
izateari utzi zion, honekin batera hezkuntzaren laikotasuna emanez.Izan
ere 1933.urtean, hauteskundeak egin eta eskuindarrek irabazi zuten. Hauek, aurretik
emandako aldaketak deuseztatu zituzten eta lehen onartutako legeak bertan
behera geratu ziren, koheziketaren aurka eginez. Hirugarren hauteskundeak eman
ziren 1936.urtean. Oraingo honetan Fronte Popularrak irabazi zituen. Hauek
aldaketa handiak egiteko asmoa izan zuten arren, ezin zituzten hauek aurrera
eraman militarren altxamendua eta gerra zibila eman zelako. Espainiako Gerra
Zibilarekin, Espainiako II.Errepublikaren amaiera eman zen.
1936.urtean, Gerra Zibila eman zen
Espainian Franko indarrean zegoela. Frankismo
garian, hezkuntza sistemak geldiune bat izan zuen. Hau, ideologia jakin bat
transmititzeko tresna zen, eta horrela erabili zuen Franko jeneralak. Honek,
hezkuntzaren boterea elizari eman zion, hau da, eliza hezkuntzaz arduratzen
zen. Horrela, hezkuntza katolikoa eta aberrikoa bilakatu zen, erlijioa derrigorrezkoa ikasgaia bihurtu. II.errepublika
garaian emandako aurrerapen guztiak bertan behera geratu ziren. Eskolarazte
bereiztua ezarri zen eta elitismoa eta diskriminazio indartu zen.
Francoren
heriotzarekin, Demokrazia garaia hasi
zen. Garai berri honetan, Juan Carlos erregeak, Adolfo Suarez presidente
izendatu zuen, eta konstituzioaren eraketa eman zen, onartuta izan zena. 1978an,
lehen aldiz, hauteskunde demokratikoak egin ziren, Union Centro demokratikoak
irabazi zituenak, 6 urtez boterea lortuz.
Hezkuntza Sisteman, beste garaietan bezala,
aldaketak eman ziren. Horien artean, derrigorrezko hezkuntza 12 urtetatik 16
urtetara luzatu zen, metodologia ikaskuntza autonomora oinarritu zen eta
curriculuma beharretara egokitu zen. Aldaketa
hauez gain, demokrazian zehar, hainbat lege ezarri dira, lege bakoitzak
aldaketa batzuk ekarriz.
Lehenengoa,
1970.urtean ezarri zen, Ley organica
izenarekin ezagutzen dena. Ondoren, LOECE legea onartu zen, 1980an eta honek,
eredu demokratikoa eskoletara eraman zuen. 1985. urtean berriz, LODE legea
jarri zen indarrean, eskola kontzertatuetan sistema aurrera eraman zuena. Bost
urte geroago, LOGSE legea ezarri zen, derrigorrezko eskolaratzea 12 urtetaik 16
urtetara luzatzea, hezkuntza berezia erregulatzea eta curriculuma AE bakoitzak
aldatzea ekarri zuena. Berriro ere bost urtetara, lege berri bat jarri zen
martxan, LOPEG legea, eskolen gestioa eta gobernuan datzana. 2002. urtean, LOCE
legea sortu zen, baina ez zen aplikatua izan. Jarraian, 2006.urtean,
hiritartasuna ikasgaitzat eta erlijioa ikasgai derrigorrezkotzat ezarri zuen
legea aplikatu zen, LOE legea.
Aipatutako
azken lege honen hobekuntza gisa, LOMCE,
gaur egun proposatutako azken legea, aurkeztu da. Hasieratik aurkari asko izan
dituen legea da hau, eta honek, aldaketa asko ekarriko ditu. Lege hau ezartzearen helburua, eskola porrota
tasa gutxitzea da. Lege honek, ekarriko dituen aldaketen artean hauek daude; erlijioa derrigorrezkoa izatea, diru laguntzak ikastetxe
bereiztuei eta segregatuei, irakasle-ikasle ratioak igotzea, beken murrizketa
eta noten araberako banaketa, konpetentzia eta indibidualtasuna indartu, irakasleak
baloratzea, HH,LH, DBH, Batxileratoko ebaluazioa Espainia mailakoa izatea, irakaskuntza
digitala bultzatzea eta irakaslearen aukeraketa zorrotzagoa izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario