lunes, 17 de febrero de 2014

Non daude nire gailetak?

Irakurgai honen bidez, ikasleen garapenean irakaslearen papera zein garrantzitsua den ikusi dugu. Gizartea aldatzen den bitartean, irakaslearen formakuntza etengabea ere izan behar du. Horrela, errutinan ez erori eta ikasleek izan dezaketen beharrei egoki erantzuteko. Honetaz gain, umearen autonomia sustatu beharko dugu aldaketa baten aurrean, beraiek bakarrik erantzun bat emateko gai izateko. Azkenik, ikasleek aldaketa baten aurrean izan dezaketen beldurraren aurrean, irakasleek segurtasun eta konfiantzazko egoera sortu beharko dute umearengan aurrera egiteko grina pizteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario