Hezkuntza esparruan berrikuntza emateko beharrezkoak dira ikastetxea eta
bertako kide guztiek aldaketaren aldeko jarrera izatea. Horrela, irakasleek, gurasoek eta baita goi mailako
karguek aldaketan parte hartuz. Horretarako,
hezkuntzan berrikuntza emateko hau osatzen duten elementu guztietan, hau da,
eduki, metodologia, ikasle, irakasle etab aldaketak ematea ezinbestekoa da.
Hala ere, berrikuntza hitza ezin dugu hobekuntzaren sinonimotzat hartu.
Maiz aldaketen helburua egoera hobetzea den arren, beti ez du zertan horrela
izan. Gainera, hobekuntza guztiz subjektiboa da eta batzuentzat onuragarria
dena besteentzat kaltegarria izan
daiteke. Horretaz gain, askotan aldaketak ondorio positiboak izango dituela
pentsatuz egiten dira. Hala ere, batzuetan ez ditugu nahi genituen emaitzak
lortzen eta aldaketa negatiboa bihur daiteke.
Berrikuntza, erreforma, aldaketa … horrelako terminoen funtsa aldaketa den
arren, askok ez dituzte sinonimotzat hartzen. Hala ere, hauen arteko
ezberdintasuna testuinguruak markatzen duela uste dugu.

